BasKeep

BasKeep

EUSKAL INDUSTRIA ENPRESAK ETA INBERTITZAILEAK KONEKTATZEKO LEHEN APLIKAZIOA

Inbertsio bilaketa aktiboa egiten ari diren enpresei buruzko informazio erraza, azkarra eta konfidentziala

Nola funtzionatzen du BasKeep-ek?


Enpresa bat bazara

Aplikazioa Euskadin egoitza duten era guztietako industria-enpresei zuzenduta dago, bazkide berriak bilatu nahi baitituzte negozioa hazi eta sendotzeko.

Inbertitzailea bazara

Aplikazioa inbertitzaile mota guztientzat zabalik dago: indibidualak, instituzionalak, enpresa industrialak, family offices-ak edo inbertsio-funtsak, bai eta tokiko, estatuko eta nazioarteko inbertitzaileak ere, Euskadin inbertitzeko helburuarekin.

Enpresa eta inbertitzailea konektatzeko 4 urratsak


  1. Inbertsio-aukeren jakinarazpena. BasKeep-ek iragarki anonimo berri bat automatikoki argitaratu du "inbertsio-aukerak" atalean.
  2. Interes eskaera Erregistratutako inbertitzaile batek "inbertsio-aukeren" atala kontsulta dezake eta informazioa zabaltzeko interesa erakutsi.
  3. Aditu-taldearen analisia. BasKeep-eko taldeak inbertitzailearen interes-eskaera aztertzen du, enpresaren informazio guztia eskuratzeko, alderdien arteko anonimotasuna mantenduz.
  4. Kontaktua Behin informazioa aztertuta, inbertitzaileak prozesuarekin aurrera jarraitu nahi badu, BasKeep-ek alderdi interesdunak jarriko ditu harremanetan.